Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra da Erraiak, euskara hutsez grabatua eta euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Mundu zabalean hainbat sari jaso ondoren, Arrasaten ikusteko aukera izango dugu datorren asteazkenean. Ordu erdi pasatxoko emanaldian zehar, irritziaren jatorriaz, erabilera anitzez, tokian toki dituen izen ezberdinez ikasiko dugu.