Meme lehiaketa martxan!!

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2020ko api. 13a, 15:44
Meme bat

Ibai-Arte merkatarien elkartearekin lankidetzan, Memegileak, meme lehiaketa jarri dugu martxan. Izan ere, sare-sozialak eta ekimen birtualak bizitza sozialaren espazio nagusi bilakatu zaizkigun honetan, etengabea ari da izaten meme jarioa, baina 10etik 9,9 erdaratan iristen zaizkigu eta erdaratan partekatzen ditugu, horrenbestez.

Osasun-larrialdiak gure egunerokotasuna hankaz-gora jarri badu ere, euskararen sustapenean ezin dugu etenik egin eta sareak berebiziko garrantzia hartu duen egoera honetaz baliatu behar dugu gure hizkuntzak espazio birtualean daukan tokia zabaltzen jarraitzeko.

Ekin, bada, memegintzari, memelokeriak ere euskaraz askoz hobe!

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste meme aurkeztu ditzake!

Hemen dituzu lehiaketan parte hartzeko oinarriak. Eskerrik asko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak