AED jardunean aldaketa, COVID19a dela eta

Ez ohiko egoerek ez ohiko neurriak eskatzen dituzte eta AEDn ere gure ohiko dinamika aldatu beharrean gaude, COVID19 koronabirusa dela eta.


1. Hurrengo bi asteetarako aurreikusita geneuzkan ekintzak bertan behera utzi ditugu, ahal den neurrian aurrerago egiteko. Zehazki, Laburbiraren emanaldia, Ttak! Eguna eta Zahar-Berriren irteera Ollerias museora. Mintzapraktika saioak ere eten egingo dira.
2. Elkartearen egoitza eta lokalak itxita egongo dira. Ondorioz, ez dugu bilerarik egingo, ez eta lokalak beste erabilera batzuetarako utziko ere.
3. Langileek lanean jarraituko dugu, baina ahal dugun neurrian etxetik, bulegora behar-beharrezkoa dugunean bakarrik etorrita.

Gaur gaurkoz, martxoaren 30ean normaltasunera bueltatzea espero dugu, baina egoeraren bilakaerak esango digu hori. Bien bitartean, elkartearekin hartu-emanetan jartzeko aed@aedelkartea.eus e-posta erabili dezakezue edo 695786852 telefonora hots egin. Eragozpenak ulertuko dituzuelakoan, eskerrik asko!

Ikuspegi komunitarioz baina lasaitasunez eta erantzukizunez jokatuz gero, indartuta aterako gara salbuespen egoera honetatik. Eutsi gogor!

AED

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak