2020/03/18 19:00

Laburbira, film laburren zirkuitua

Laburbira, film laburren zirkuitua
Kulturate, Arrasate

Martxoaren 18an iritsiko da Arrasatera Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, 2018tik 2020ra bitartean egindakoak denak. Sortzaile gazteen sinadura daramate gehienek, baina badira tartean eskarmentu luzeko zuzendarienak ere. Bederatzi lanetatik sei dira emakumeek zuzendutakoak. Denen artean, ordu bete luzeko koktela osatzen dute; kalitatezkoa eta dibertigarria, zinemazaleei eta zehazki film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Kulturateko areto nagusian, eta ikusleek zozketa batean parte hartzeko aukera ere izango dute. Zatoz eta goza euskarazko zinema berrienaz!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak