Bederatzi lanetatik sei dira emakumeek zuzendutakoak. Denen artean, ordu bete luzeko koktela osatzen dute; kalitatezkoa eta dibertigarria, zinemazaleei eta zehazki film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, Kulturateko areto nagusian, eta ikusleek zozketa batean parte hartzeko aukera ere izango dute. Zatoz eta goza euskarazko zinema berrienaz!!