Dragoi begetala nobedade aurtengo Dragoi Janean

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2018ko eka. 5a, 11:34

Badatozela, badatozela San Joanak eta baita tartean Dragoi jana ere... Ekainaren 24an, domekarekin, egingo dugu Debagoienarekin batera antolatzen dugun afari euskaltzalea eta aurtengo berrikuntzetako bat izango da haragia jaten ez dutenek hanburgesa begetalak eskatzeko aukera izango dutela. Hori bai, txartelak aldez aurretik AEDn erosita, ekainaren 18a baino lehen, eskaria garaiz egin ahal izateko... Gainontzean, betiko bidetik joko du jaiak...

Dragoi menua, trikiti soinuak, euskal kantuak, tribial umoretsua... Txartelak salgai dituzue, AEDn eta Irati, Jai Zale eta Monte tabernetan, ohiko prezioan: 10€ txartel arrunta eta 8€ AEK-ko ikasleek eta AEDko bazkideek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak