Datorren asteartean, martxoak 27, iritsiko da gurera Laburbira, XV. film laburren zirkuitua. Zortzi lanek osatzen dute aurtengo kartela, euskarazko zinemagintza berriena erakusten diguten zortzi harri-bitxi. Iluntzeko 20:30ean hasiko da emanaldia eta bertan izango dugu gonbidatu Amancay Gaztañaga aktore eta musikaria, zortzi lan horietako baten egilea ere badena.
Imanol Gallego kazetariak gidatuta, Gaztañagarekin solasean aritzeko aukera izango dugu bukaeran. Gonbidatu lagunak eta etorri!!