Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Badator, bai, beste urte betez, Santamasetako bertso jaialdi mundiala. Abenduaren 21ean, 20:00etan, Amaia Antzokian.
Txartelak salgai dituzue AEDn eta Jai Zale eta Monte tabernetan. 14 urtetik beherakoek prezio berezia izango dute, 5 €, baina haiendako sarrerak bakarrik leihatilan salduko ditugu, jaialdiaren aurretik, sekulako laguntza ematen diguten tabernariak zoratu ez daitezen.
Azkar ibili, aurten Amaiak gainezka egingo du eta.