Internet bidez ere egin daiteke Errigoraren webgunean.
Jakin, bide batez, azaroaren 10ean ekarriko dugula Arrasatera aurtengo kanpainan zehar hainbat herri bisitatuko dituen Errigoraren karpa. Ekimena hobeto ezagutu, saskiak eskatu eta Nafar hegoaldeko jaki goxoak dastatzeko aukera izango duzue bertan.
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bosgarren aldia da aurtengoa. Iazkoan, 140.000 saski banatu zituen eta irabazietatik 175.000 euro Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara bideratu.
Hala, orain arteko lau kanpainak batuta, 600.000 eurotik gora bideratu ditu euskalgintzara Errigorak. Ekoizpen enpresei dagokienean, birekin hasitako kanpainan, 25 enpresa ari dira une honetan.