Txapelketa zortzi laguneko taldetan egingo dugu, baina ez da derrigorrezkoa parte hartzeko taldea osoturik izatea. Hau da, aukera dagoela banaka edo kide gutxiagoko lagun-taldetan izen ematea, gero beste batzuekin batera ekipoak osatzeko bidea egongo baita.
Txapelketa goizeko ekitaldien eta bazkariaren artean egingo dugu. Hau da, 13:45 aldera. Eta hiru sari banatuko ditugu, denera. Ereindajaneko hiru jaki-sorta eder, 150€, 100€ eta 50€nakoak.