Euskararekin jolasik ez

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2017ko uztailaren 24a

Harridura, kezka eta haserrea nahastu zaizkigu barruan Musakolako kiroldegiaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu ziren urpeko jolasak gaztelera hutsez egin zirela jakitean. Arrasatearrok ez gaude ohituta, zorionez, gure hizkuntzarekiko halako utzikeriak ikusten, eta han zeuden hainbat herritar etorri zaizkigu elkartera igerilekuan ikusitakoa kontatu eta euren haserrea azaltzera. Ez zaie arrazoirik falta. Kontratatutako enpresa Zaragozakoa izateak ez du gertatutakoa justifikatzen. Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan eta horrek ezinbesteko irizpide izan, bere jardunean. Bestela, bere hizkuntza politikak sinesgarritasuna osoa galduko du eta ez da legitimatuta egongo herritarroi alde horretatik ezer eskatzeko. Espero eta eskatzen dugu aurrerantzean ardura gehiagoz jokatzea.

AEDko Ekintza taldearen idatzia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak