11:00etan: Maulera iritsi eta Xiberoko hiriburua bisitatuko dugu hango euskaltzaleen laguntzarekin.
13:00etan: Urdiñarbera hurbilduko gara, Müsikaren Egünaren barruan antolatzen den Axurki bazkarian parte hartzeko. Hango ikastolen aldeko bazkaria izaten da, Iparraldeko euskaltzaleentzat hitzordu garrantzitsuenetako bat, eta aurten guk ere bat egingo dugu haiekin.
15:00etan: Kontzertuak hasiko dira. Ruper Ordorika, Pixuae, Group Doueh & Cheveu, Kokoko! eta Piniol taldeek parte hartuko dute.
18:00etan: Etxerako bidea hartuko dugu, hurrengo egunean lan egin beharko dugu eta...
Izen emateko jo AEDra, 943771228 telefonora deituta edo aed@aedelkartea.eus helbidera idatzita. Azken eguna maiatzaren 26a izango da. Prezioa, 40 € (autobusa eta bazkaria)