Lanak AED elkartean aurkeztu behar dira, elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea helbidera) edo mail bitartez aed@aedelkartea.eus postara bidaliz.
Lanak AEDra ekarriz gero, kartazal itxi batean sartuko dira egilearen datuak eta proposaturiko esaldia. Emailez bidaliz gero, berriz, bi fitxategitan bereiztuko dira esaldia eta egilearen datuak.
Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK euskaltegia, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute eta maiatzaren 27an jakinaraziko da zein izan den esaldi aukeratua. SAria 100 euro izango da eta eman gabe gera daiteke epaimahaikoek horrela erabakiz gero.