Salgai, Santamasetako bertso jaialdirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2015ko abe. 15a, 16:05
Abenduaren 22an, Santamasetako feria egunari amaiera borobila emateko, puntako bertso jaialdia egingo dugu Amaia Antzokian, iluntzeko 20:30etik aurrera. Oholtza gainean, lau bertsolari, Asier Iriondoren gaiei erantzuten: Jon Maia, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Etxahun Lekue.

Sarrerak eskuragai dituzue honezkero, AED elkartearen bulegoan eta hiru taberna hauetan: Monte, Irati eta Jai Zale. Egunean bertan ere erosi ditzakezue, saioa hasi aurretik, antzokiko lehiatilan. Prezioa 10 € da, bi gutxiago AEDko bazkideentzat eta Goiena Klubeko kideentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak