Irakurraldia AEDren Literaturjauziak programaren bigarren saioa izango da. Hala, pasa den domekan Amelik eskainitako beldurrezko ipuinen ostean, arrasatearrak izango ditu protagonista azaroaren 8ko saioak. Hamabi lagunek parte hartuko dute denera, herriko beste horrenbeste erakunde edo proiektu ordezkatuz. Hain zuzen ere, Goiena, Txatxilipurdi, Gaztetxea, Kitzikan, Ekin Emakumeak, Udal Euskaltegia, AEK, EHE, Eusberdin gazte taldea, Ttak! gazte taldea, Zahar-Berri eta Auzoko.
Hurrengo saioa azaroaren 15ean izango da, arratsaldeko 7etan eta Jai Zale tabernan hori ere, Mikel Antzaren "Ametsak ere zain" liburuko poemak errezitatuko dituztelarik Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok.