Azaroaren 1ean, Maite Franko ipuin-kontalariak "Gauean esnatzen delako" saioa eskainiko digu, Jai Zale tabernan, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Arimen Eguna dela eta, helduentzako saio bat prestatzeko eskatu diogu Frankori. Hala, hainbat kulturatako ipuin gotikoak, beldurrezko kondaira urbanoak, heriotzaren ondorengoari buruz hitz egiten diguten istorio dibertigarriak, parodiak... eskainiko dizkigu "Gauean esnatzen delako" izenburupean. Saioak ordubete inguru iraungo du eta hasiera emango dio AEDk azaroan zehar antolatuko duen Literaturjauziak programari. Hurrengo saioak azaroaren 8an eta 15ean izango dira, biak ala biak Jai Zale tabernan eta arratsaldeko 7etan.