Eguerdi partean herriko kaleetan zehar ibili gara azken urteetan bezala Zahar-Berri mintzapraktika egitasmorako dirua biltzen. Bi kalabaza atera ditugu aurten eta euro baten truke apostuak jaso ditugu kalabazaren pisura ea nor gehien hurbildu. Amaieran bi kalabazak pisatu ditugu; txikiak 3 kilo eta 515 gramo pisau ditu eta handienak 6 kilo eta 770 gramo.
Apostu asko izan dira eta egitasmoa osatzen dugun AED AEK eta Udal Euskaltegiaren partez eskerrak ematen dizkiegu parte hartu duten guztiei.
Pisura gehien hurbildu dena berriz Iban Barrutiabengoa izan da 3 kilo eta 512 gramoko apustua egin duelarik.
Zorionak Iban, Ondo pasa eta On egin