Menua ohikoa izango da: dragoi txuleta piper eta patatekin, gazta eta irasagarra postretarako, kafea eta txupitoa, dena 10 euroren truke. AEDko bazkideek, AEK-ko ikasleek,Goiena Klubeko lagunek eta Zahar-Berriko kideek prezio berezia izango duzue, 8 eurokoa, hain zuzen. Txartelak eskuragai dituzue jada, AEDn, AEK-n eta Jai Zale tabernan, beraz, azkar mugitu batere gabe ez geratzeko. Afaria girotzen Trikitixa Eskolako lagunak ariko dira eta 22:30etik aurrera VI. Dragoi Tribiala eta Joxe Mendizabalen erromeria.eus izango ditugu.