Kameratoiko parte hartzetik ideia batekin ere etorrri ziren herrian amateurragoentzat lehiaketa bat antolatzea. Eta horrelaxe gaur aurkeztu duten lehiaketan gorpuztu dute beraien ideia. Ralye formatua albo batera utziz epe luzeko lehiaketa deitu dute, grabazioak egiteko uda eta opor garaia primerakoak direlakoan. Horrela, irailaren 4a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Hauek dira lehiaketaren oinarriak: Laburren baldintzak: - Laburrak egiteko, taldeek bere ekipo propioa erabiliko dute. Antolakuntza ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo. - Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean. - Lanen iraupena gehienez 5 minutukoa izan beharko da, izenburuak eta kredituak barne. - Derrigorrezkoa izango da lanean egileen informazioa eta erabilitako musikaren informazioa, kanten eta taldeen izenak jasotzea. - Lanek formatu digitalean egon beharko dute. Artxibo mota: mpg4 / avi / mov - Lanak orijinalak, aurretik argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira. - Ezinbestekoa izango da laburrean “Euskarak 365 egun “ gaia islatzea. Gai honetaz gain ondoren zerrendatutako gaietatik gutxienez bi ere islatuta beharko dira: Uda Oporrak Parrandak Kirola Hondartza Udako maitasunak Hizkuntza Udako kantua San Joanetako pegatina Aniztasuna Lanen aurkezpena: - Lanak banaka zein taldeka aurkeztu daitezke. - Lanak eusberdin@aedelkartea.com helbidera bidali beharko dira. - Aurkezteko azken eguna: 2015/09/04 Laburren emanaldia eta sari banaketa: - Lanen proiekzio eta sari banaketa ekitaldia 2015/09/18 izango da Jai Zale tabernan 18:30ean. - Aurkeztutako lan guztiak sari banaketa ekitaldian proiektatuko dira eta egunean bertan aukeratuko dira lan sarituak. - Sari nagusia gaiarekin lotura duten 3 adituek aukeratuko lanak jasoko du. - Ikuslegoaren saria, sari banaketa ekitaldira bertaratzen diren ikusleek aukeratutako lanak jasoko du. - Sariak: - Sari nagusia: 200 € tako bonua Ibai Arteko dendetan erabiltzeko - Ikuslegoaren saria: 100 € tako bonua Ibai Arteko dendetan erabiltzeko