Pako Aristi, Arrasate literatur lehiaketen aurtengo gonbidatua

Martxoaren 14an bukatu zen AED elkartearen Arrasate Literatur lehiaketetara aurkezteko epea eta jasotako lanak epaimahaien esku daude honenbestez. Irabazleen izenak maiatzaren 13an jakinaraziko ditugu, gonbidatu berezi Pako Aristi idazlea izango duen sari-banaketa ekitaldian.

Lehiaketen 28. edizio honetara 127 lan aurkeztu dira denera, gehienak Arrasateko bertako ikastetxeetako ikasleek sorturikoak. Generoka, ipuinen atalerako jaso da aurten ere idazlan kopururik handiena, 59 lan, hain zuzen. Dena dela, poesia eta bertso-paper atalekiko aldea beste urte batzuetan baino txikiagoa izan da. Izan ere, 33 dira aurkeztutako poesiak eta 35, berriz, bertso-paper lanak. 

Arestian esan bezalaxe, lanak epaimahaien esku daude orain eta maiatzaren 13an jakinaraziko ditugu irabazleen izenak, Kulturateko Loramendi gelan egingo den ekitaldian. Aurtengo idazle gonbidatua Pako Aristi urrestildarra izango da eta 24, banatuko diren sariak. Ezin bukatu aipatu gabe sariok emateko epaimahai-lanetan ari diren lagunak: Arizmendi ikastola, Arrasate Institutua eta Arrasate Herri Eskolako irakasleak, Gaztetxeko Bertso Eskolako kideak eta AEDko bazkide literatur eta bertso zaleak. Eskerrik asko eta bejondeizuela denoi!! 

     

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak