Ttak! taldekoak Euskararen Ginkanaren finalera iritsi dira

TTAK! gazte taldeko bost kide gogotsu aritu dira azken asteotan Kutxa Ekoguneak 4.urtez antolatu duen Euskararen Ginkaneko probetan. Egin duten lanak eman du fruitua eta  aurkeztutako talde guztietatik lau onenen artean sailkatu dira. 3.000 euroko saria irabazteko aukera dute eta lortuz gero, gazte euskaldunen topaketa bat antolatzeko erabiliko dute dirua

Zapatu honetan jokatuko dute 4 talde finalistek azken txanpa Ekogunea parkean. Jokoan, 3.000€ ko saria euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko.

Saria Arrasatera ekartzea lortuz gero, TTAK! eko kideek gazte euskaldunen topaketa bat antolatzeko erabiliko dute dirua. Euskal Herri osoan euskararen alde lanean diharduten gazteak bildu nahi dituzte, egun atsegin bat pasa eta indarrak batuz elkarlanean maila nazionaleko ekintza eta egitasmoei forma emateko.

Baina horretarako beste hiru finalistekin aurrez aurre aritu beharko dira zapatuan; sexu hezkuntza euskaraz egin nahi duen EMAIZE talde Arabarra, Euskararen Ginkanan bigarren aldiz parte hartzen ari den Lizarrako Pintxopotepraktika taldea eta Durangoko Kurutziaga ikastolako euskara taldea.

 

AEDko kide guztien partetik zorionak eta animo asko zapaturako!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak