Izanari izenetik EUSten

Euskara eta euskararen herria iritsi dira mundu digitalean berezko tokia aitortzen zaien puntura. PuntuEUS domeinura. Gure hizkuntzaren egoera normalizatzeko bidean urrats garrantzitsua da ezbairik gabe eta AEDk gonbitea luzatzen dizu, webgune edota posta elektroniko baten jabe bazara, haien “abizenak” alda ditzazun. Honezkero 2.000tik gora dira halaxe egin dutenak eta gure elkartea ere bidean da. Zu ez zara atzean geratuko, ezta?

Izan ere edonork-izan norbanako, izan entitate, izan hemengo, izan nonahiko- egin dezake eskaera eta nahikoa da hiru pausu erraz eta azkar jarraitzea horretarako: www.domeinuak.eus webgunean sartu, webguneari jarri nahi diogun domeinua eskuragarri dagoen begiratu eta, horrela bada, bertan ageri den erregistradoreen zerrendatik bat aukeratu, haren bitartez erosketa-prozesua gauzatzeko.

Diru aldetik ez zaizu garesti irtengo (30 eta 100 € bitartean kontratatu nahi dituzun zerbitzuen arabera) eta asko daukazu irabazteko nortasunean eta erreferentzialtasun mailan. Zergatik? Ba... EUS laburdurak euskararen eta euskal kulturaren komunitateko kide sentiarazten gaituelako; kohesiorako gune delako; muga geografikorik gabeko sarean gu geu izateko aukera eta tokia onartzen dizkigulako; nazioartean ikusgarri egiten gaituelako; euskara beste hizkuntzen pare jartzen duelako... Bada dEUS, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak