Arrasate literatur lehiaketak, martxan

Martxoaren 14an bukatuko da AED elkarteak antolatutako Arrasate literatur lehiaketetara lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezalaxe, hiru ataletan parte ahal izango du Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork. Ipuina, Poesia eta Bertso-paperak.

AEDk duela 28 urte deitu zituen lehiaketa hauek lehendabizikoz, euskarazko sorkuntza eta berariaz literaturarekiko zaletasuna bultzatzeko. Aurtengo edizioaren oinarriak elkartearen web gunean begira ditzakezue. www.aedelkartea.com

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak