Txikon eta Unda gonbidatu, Bultzaren mahai-inguruan

AEDko Bultza taldeak Alex Txikon eta Maider Unda gonbidatu ditu mahaiaren bueltan "Kirola eta euskara: zer harreman?" galderari erantzutera. Abenduaren 16an izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, eta Goienako Xabi Urtzelaik bideratuta. Bukaeran bi kirolariei sinadurak eskatzeko aukera izango dute entzuleek.

Mahai-ingurua kirolari, monitore, irakasle zein gurasoei dago zuzenduta eta ordu bete inguru iraungo du. Txikon eta Undak kirolaren baloreak, Eskola kirol egoki baten ezaugarriak eta guzti horretan euskarak izan beharko lukeen garrantziaz jardungo dute, Urtzelairen galderei erantzunez. Hala, puntako bi kirolariek euren ibilbide profesionalean bizi izandako esperientzien berri emango dute, kirol mailan euskararen egoera nola dagoen aztertzeaz batera. 

"Euskara eta Kirola: zer harreman?" ekitaldia AED elkarteko Bultza taldeak antolatu du, Itzarri enpresa eta Goienarekin batera. Bultza taldeak Arrasateko kirol esparruan euskararen erabilera zabaltzea du helburu eta horretan dihardu azkeneko hiru urteetan herriko hainbat kirol talderekin elkarlanean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak