Egitaraua osatzen duten beste bi ekintzak hurrengo astean izango dira: Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, txokolate jana eta "Zu ta Gar" ekitaldia egingo dira, Herriko plazan, arratsaldeko 6etatik aurrera.
Hurrengo egunean, berriz, "Erdaldun berrien kluba" antzezlana eskainiko du Olatz Pagalday aktoreak, arratsaldeko 7etan, Kulturateko Areto Nagusian. Sarrera doan izango da.