EUSKARAK ZENBAT EGUN?
Arrasateko Euskalgintzak azaroaren 19an emango dio hasiera Euskararen Egunaren bueltan antolatutako egitarauari, “EUSKARAK 365 EGUN” lelopean. Hona hemen zertan gauzatuko den bera:
• AZAROAK 19, asteazkena: “Euskararen erabilera Arrasaten” azterketaren aurkezpena. Hizlaria, Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kidea. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian.
• AZAROAK 26, asteazkena: “Euskara: zelan goaz?” hitzaldia. Hizlaria, Andoni Egaña bertsolaria. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian.
• ABENDUAK 3, asteazkena: Txokolate jana eta “Zu ta Gar” ekitaldi nagusia. Arratsaldeko 6etatik aurrera, Herriko plazan. Ondoren, txikiteo euskaltzalea.
• ABENDUAK 4, osteguna: AED elkarteak ekoitzi eta Idoia Etxeberriak idatzitako “Erdaldun berrien kluba” antzezlana, Olatz Pagalday aktoreak eskainia. Arratsaldeko 7etan, Kultur Ateko areto nagusian. Sarrera, doan.
Horrez gainera, erronka bat luzatzen diegu Arrasateko euskaltzaleei. Baietz 365 selfie edo auto-erretratu igo twiterrera, azaroaren 24tik abenduaren 8a bitartean, "Euskarak 365 egun" ekimenaren irudiarekin. Horretarako, traola hau baliatuko dugu Twiterren: #365egunArrasaten.