ESAN, IZAN, ZANGOZAN” NAFARROA OINEZ Urriaren

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Euskaldun Dezagun 2014ko urriaren 7a

ESAN, IZAN, ZANGOZAN” NAFARROA OINEZ Urriaren 19an egingo da Nafarroako ikastolen aldeko jaia, “Esan, izan, Zangozan” lelopean. Debagoieneko euskara elkarteek autobus zerbitzua antolatu dugu, Zangozara eroso joateko aukera erraztu asmoz. Autobusa goizeko 9:00etan irtengo da Aretxabaletatik, 9:15ean Arrasatetik eta 9:30ean Bergaratik. Itzulera, berriz, arratsaldeko 19:00etan egingo dugu. Izen-emateko jo Loramendi, AED edo Jardun elkarteetara, urriaren 16a baino lehen. Txartelaren prezioa 10 € izango da elkarteotako bazkideentzat (12 € gainontzeko euskaltzaleentzat).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak