Inbidia

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2018ko ira. 7a, 10:20

Bada abesti bat inbidiaz jarduten duena.

Labanarekin alderatzen du eta pixkanaka hil egiten zaituela dio. Gauetan zeure ametsetan azalduz, "barrua irensten dizun munstro bat balitza". Ziur jende asko identifikatuta sentitu dela nahiz eta ez onartu gaixotasun hori jasaten duenik.

Agian, nire egoa edo suposizioa da, baina kalean pozik noala nigana gerturatu eta galdetzen didate: "Nola da posible beti zoriontsu egotea?" Ez, ez nago beti umorez, egun txarrak ere baditut. Baina baliteke arrazoia izatea besteek inoiz ardura ez izana. Inoiz ez dut sentitu inbidia bizilagunak auto hobeagoa erosi duelako. Ezta ere ni baino ederragoa delako. Beti konformatu naiz momentuan izan dudanarekin. Gustatzen zait, gainera, besteak zoriontsu izatea.

Nor bere buruarekin bakean badago, begietan islatzen zaio. Ezinezkoa da zoriontsua izatea bihotzean gorrotoa badago. Inbidia minbizia baino okerragoa da eta ez dago antidotorik. Gaixotasun horrek ez dauka bueltarik. Ezinezkoa da faxista oheratzea eta demokrata esnatzea… Inbidia antzeko zerbait da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak