Olentzerori gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2017ko urt. 6a, 00:00

Erdiguneko lokal baten aurrealdean Olentzeroren kartoizko irudi handia jarria zuen jabeak.

Neskato bat ari zitzaion begira liluraz eta sorpresaz, eta handik pasatzean esan zidan desioa eskatzen gutuna idatziz gero hark emango zidala. Etxerakoan idatziko niola agindu nion, baina pertsonalki, niri ez zitzaidala ezer falta. Hala ere, idatziko niola hark bere "nagusiari" esan ziezaion gehiago ardura dadila munduan gose diren haurrengatik, eta gogor zigor ditzala gobernatzen gaituzten iruzurgile, lapur eta litxarreroak.

Saiatu nintzaion azaltzen neskatoari, modurik errazenean, politikoek legez kanpo etxeratzen duten diruarekin etxeak, janaria eta jostailuak eros zitezkeela premiak dituzten munduko umeentzat. Begira-begira geratu zitzaidan, begirada garden-gardena zuela, eta zera galdetu zidan: Hain gaiztoak ote dira ba munduan agintzen duten gizonak? Bai, laztana. Gaiztoak, oso; eta gutxien espero duzunean, bihotza ere lapurtzeko gai dira.

Ohartuko zara zu zeu ere horretaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak