"Inori min eragitea uste baino errazagoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2013ko aza. 8a, 16:00

Senide bat galdu berri zuen lagun batekin bidegabeki jardun nuen orain dela ez asko.

Elkarrizketa batekin gogoratu nintzen, eta harira ez etorri arren, hari heldu nion. Ohartzerako, oraindik oso bizirik zituen oroitzapenak gogorarazi nizkion nire lagunari, eta bere tristura gehiago areagotu. 

Jakina, nik ez nuen nahita egin. Baina, sarritan, eta atsegina izan nahi izatearren, ez ditugu berba egokiak aukeratzen dagokion momentuan eta, inkontzienteki bada ere, zaurian nahi baino min handiagoa eragiten dugu.

Buelta asko eman dizkiot gaiari, egindako akatsa zuzentzeko asmoz. Nire baldarkeriagatik barkamena eskatzea ere otu zait; baina zer lotuko nuke horrekin? Berriro ere gaia gogora ekartzeak bere zaurian min eragingo lioke. Horregatik, arrisku horretatik ihesi, erabaki dut denbora joaten uztea.

Halako egunen batean, nire kontu faltak eragindako gaizki-ulertzea argitzerik izango dugu. Oker ez egotea espero dut eta orain hartutako erabakia zuzena izan dadila. Halaber, ikasi dut zein garrantzitsua den esateko daukazuna neurtzen jakitea eta aurrean duzun horren egoera ere aintzat hartzea; hori guztia, ahoa zabaldu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak