"Zorioneko eromena"

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2013ko api. 16a, 02:00

Bizitza zoragarria dela jakiten du langileak erretiroa heltzen zaionean.

Betiere, baldintza onetan bada! Nik zorte hori izan nuen. 57 urterekin laga nuen lana, 43 urtez kotizatuta; 60rekin jubilatzeko modua, beraz.

Patronalaren ustezko oparia ez zen izan guapoa naizelako, jakina. Gainerako langileen gutxinakako kaleratzearen hasiera izan baitzen, enpresa itxi zuten arte. Bizitzak, tarteka, sospresa atseginak ematen dizkizu: une egokian nengoen behar zenean. Beste lankide batzuek ez zuten zorte bera izan. Eta, daukagun panoramarekin, nago ez dutela erretiro duina kobratzerik izango (ezta nik moduan %80 ere).

Goizero pozik jaikitzen naiz orain. Lana laga eta hurrengo egunean bertan bota egin nuen iratzargailua.

Milioiduna izaten amesten duten horietakoa ez naiz. Maila pertsonalean aberatsa naiz eta horixe da garrantzitsuena, nire ustez. Horregatik abesten dut noan lekura noala ere. Batzuek sorpresa aurpegia jartzen dute eta beste batzuek zoratuta nagoela uste dute. Orduan zera diotset: Zorioneko eromena!

"Bizi eta utzi bizitzen" esaten zen gaztea nintzela, eta eskerrak ematen ditut espiritu horri eutsi diodalako. Horretarako, ahalik eta bizkorren jubilatu beharra dago, dirua galtzen bada ere. Korrika egin ezean, hanketan geratzen da, edozer egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak