"Ikasi zure burua maitatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2011ko aza. 23a, 01:00

Badaude pertsonak soinean edozein trapu jantzita ere ondo geratzen zaienak.

Beste batzuek, aldiz, hain dira grisak, Armani jantzita ere ez dute distira egiterik lortzen.

Goizero esaten dut: "Gaur da zure bizitzako lehen eguna, ez iezaiozu ihes egiten utzi!". Janzkeraren kontuarekin jarraituko dut, urrian egun zoragarriak izan baititugu. Domeka batean kalera jaitsi nintzen normalean baino ederrago, buruan kapela panamar bat nuela (lagun maite baten oparia). Tabernan nengoela norbaitek kapelaren hegala ukitu eta begien gainera erori zitzaidan.

Zuhurtasunez buelta eman eta akzioa egin zuena ikusi nuen; lagun ezagun eta estimatua. Nire zorroztasunarekin (batzuetan zitala)  eta mintzeko inongo asmorik gabe esan nion: "Asko maite zaitut eta gustatzen zait dutxan kruzetak laztantzen dizkidazunean, baina badakizu kapela buruan dudanean nik bakarrik ukitzen dudala". Haren erantzun zorrotza: "Ez nekien nola deigarri izan zuretzako; denentzako zeunden, niretzat izan ezik. Ez dut berriro egingo, nahiago dut beste instrumentu batzuk laztantzea".

1975eko azaroaren 20a egun historikoa izan zen frankismoaren nostalgikoendako. Domekan bozkatzera joaten banaiz, espero dut ez nauzuela nahastuko duela 36 urte utzi gintuen Galiziako gizon haren zale batekin. Eder joatea ez da ez faxista, ezta burges izatearen sinonimo. Bestela, galde diezaiotela Marcelinori...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak