Antonio Deogracias: "Txarto pasa behar zuen"

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Deogracias 2011ko mar. 16a, 01:00

Atez ateko sistemarekin, batzuek txarto pasako dute.

Bide zaharrean paseatzea gustatzen zait. Ibilbideko puntu baten monolito txiki bat daukat eginda: bost harri, bata bestearen gainean.

Baina sekula ere ez dago bere lekuan. Aurrekoan, harriok berriro ondo ipintzen ari nintzela, jendea zetorrela igarri, eta haietakoren bat izan zitekeela pentsatu nuen. Zuhaixka artean ezkutatu, eta haiek ondotik pasatu arte itxaron nuen.

Emakume batek –egun batzuk lehenago zabor edukiontzietan topo egin nuen harekin– esku bat patrikatik atera eta bota egin zituen harriak.

Ez ninduen harritu. Edukiontzietara zabor poltsa batekin joan zen, zaborrez, lataz, plastikoz eta beiraz beteta. Tapa jaso, poltsa bota, eta besterik barik joan zen. Ezin nuen sinetsi ere egin: ingurumenarekin horren sentikortasun txikia izan dezakeen pertsonarik...

Momentu hartan, mespretxua sentitu nuen jende mota horrekiko.

Hurrengo egunean, egunkaria erosi, eta nekrologiken orrira iritsi nintzen (ez naiz eskelen deboratzailea, baina edade batetik aurrera guztiok joaten gara atal horretara). Begira hasi nintzen eta harri eta zur geratu nintzen haietako batekin: emakume haren argazkia ikusi nuen. Momentu batez errudun sentitu nintzen, baina gero pentsatu nuen hobe zela horrela; izan ere, pertsona hark atez ateko sistemarekin oso txarto pasa behar zuen, eta ez dut pentsatu ere egin nahi non amaituko zuten haren zaborrek, haiek bereiztu beharrean (erresentimentu barik).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak