'K-82' seinaleztapenari buruzko galdera

Erabiltzailearen aurpegia Anton del Campo 2014ko eka. 2a, 00:00

Jubilatu talde bat gara eta ia egunero ibilaldiren bat egiten dugu.

Askotan Aretxabaleta inguruan ibiltzen gara, batzuetan bide seinaleztatuak jarraituz eta beste batzuetan guk asmatutakoak.

Konturatu gara leku askotan seinale berezi batzuk daudela. 

Burdinazko txapak dira eta guztietan K-82 agertzen da idatzita eta gezi hori bat, batzuetan K82-2, K82-3 eta K82-4 eta baita ere Elurzulo, Karobia, Iturria, etab.

Galdetu diegu lagun askori eta baita ere mendi talde batzuen zuzendariei, Aretxabaletako Udalari, eta abarri, baina inork ez daki nork jarri dituen seinale horiek, ez eta beren esanahia.

Baten batek horri buruz zerbait argituko baligu, eskertuko genioke benetan.

----------

Anton del Campo

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak