"Ilargi-egutegi biodinamikoa"

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten bi egutegi ikusi ditut...

... bata Debagunek Arrasaten eta bestea Biolurrek Bergaran argitaratuak hurrenez hurren.

Antzerakoak dira biak eta biodinamikoak deritzonak.

Egutegi hauetan lau urtaroak, hamabi hilabeteak eta ilargiaren ilargialdiak agertzen dira, (ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera), baina baita ere goranzko eta beheranzko ilargiari dagozkion aldiak.

Hasieran, eta Josu Naberanek (Aintzinako euskaldunen ilargi-egutegia liburuaren egilea) dioen bezala: "Hilabetea, izenak berak aditzera ematen duenez, ilargiaren ziklo osoarekin dago lotuta; hobeto esanda, ilargiak bere (lau) faseak osatzen dituena da. Gero etorriko ziren ilargiaren egiazko orbita neurtu ahal izateko.

Aurrerago zera esaten du: "Baliteke, lagun batek ohartarazi didanez, ilgora eta ilbehera izenak goranzko eta beheranzko ilargiari deitzea".

Jarraitu baino lehenago esan behar dut nire asmoa ez dela bi egutegi hauen egileak kritikatzea, ideiak printzipioz  zuzenak baitira, bakarrik aurkitu ditudan akats batzuk zuzendu baizik.

Esate baterako, Debagunek argitaratutako egutegia aztertzen badugu, ekainean, esate baterako, berdez margotuta agertzen dira 4tik 19ra dauden egunak, eta, han esaten denaren arabera, bi astebete hauek ilgora ilargialdiari dagozkio.

Hala ere, ikusten da ilbetea 4an ematen dela eta 19an ilberria; hau da, normalean ilargialdi honi ilbehera esaten diogu.

Zer gertatzen da ba?

Ilgora ez da ilberri eta ilbete artean dagoen aldia
Gauza bera da ilgora eta goranzko ilargia?

Aipatutako bi egutegiak aztertuz, bi akats aurkitu ditut; lehena, goranzko eta beheranzko ilargia esan beharrean ilgora eta ilbehera esaten da.

Bigarrenez, ondo definitzen da zer den goranzko ilargia, baina gero aldi honi dagokion aldiari, ilargiaren altuera  horizontean handia den egunak hartzen dira.

Nire ustez. zuzentzeko, ilgora eta ilbehera jarri beharrean, ilargi goiena eta behea jarri beharko litzateke, esanez ilargialdi hauek ilargiak altura handia eta txikia duenean direla.

Nahi bada, ilargia ekliptikaren iparraldean ala hegoaldean dagoenean.

------------------------------

Anton del Campo
Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.