"Ez Jainkorik, ez jaberik, norbere errealitateari baino ez aginduta" (anarkisten lema bat)

Erabiltzailearen aurpegia Axu Cardenal 2014ko mai. 11a, 00:00

Badira bi aste inguru, Aretxabaletako 5. edukiontziaren plataformaren aldekoek berriro ere eszenatokira igo eta demokraziaren bandera aireratuz prentsaurrekoa eman zutela.

Hortxe nengoen, telebistari begira, harri eta zur, une batetik bestera "Ni Dios, ni amo, no obedeciendo cada uno más que su propia voluntad" oihukatuz prentsaurrekoa bukatuko zutelakoan ni neu ere prest sofatik salto egin, eta ukabila altxatuz irrintzi bat botatzeko. 

Barka egidazue eman zenuten prentsaurrekoaren gaineko begirada ironikoak mindu egin bazaituzte, baina hiri hondakinen inguruan antzeztutako psikodramari umore apur bat gehitzeak ikuskizuna entretenigarriagoa egingo duelakoan nago.

Zuen taldearen jardunbidea ez dut konprenitzen. Eta begirune osoarekin nire kritika helarazi gura dizuet. Maileguan hartu dudan metafora batekin hasiko naiz:

Errealitatea, tipula bezala, hainbat geruzatan antolatuta dagoela irakurri izan dut. Kontakizunak beti edo gehienetan du geruza bat baino gehiago. Bada geruza bat kontatzen zaiguna, begi bistakoa baina bada beste azpiko geruza bat, lausoagoa, isila, lurpeko errekasto bat bezala aurrera eraman gura dena.

Hiri hondakinen gaia desitxuratzen eta sinplifikatzen ari zaretela uste dut. Intoxikazio kanpaina guztien gainetik ezin duzue agerikoa dena ezkutatu: hondakinak kudeatzeko bi ereduen arteko ezberdintasunak, gaur egun EH Bilduk bideratzen ari duena, birziklapena ardatz duen eredua, eta orain artean EAJk eta PSOEk defendatzen zutena, iraganekoa eta oraindik temati heltzen diotena: errauste plantak eta zabortegiak, hau da, birziklatzearen aurka doazen politikak.

Pintada baten irakurri dudan testutxoa zuekin konpartitu gura dut.

Erraustegia eta zabortegi toxikoak: burua ondo daukanak ez ditu bere etxe ondoan nahi, bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez ditu nahi. Zero zabor, burua eta bihotza.

Jakinean aretxabaletarren borondateari esker tonak zabor Beasainera eramaten ditugula, non dago zuen bihotza? Zergatik ez duzue salatu aurreko agintarien inposaketa eta bide batez herri kontsultarik eskatu? PNVk eta PSOEk Zubietako erraustegia gipuzkoarrei inposatu nahi zigutenean non zeundeten? Etxean edo gainontzeko taldeekin batera kalean ingurumen jasangarri eta osasungarri baten alde borrokatzen? Zergatik...

----------

Axu Cardenal

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak