Abesti hori Smoke on the water da. Une hartatik gaur egunera arte musika izan da nire hobbie nagusia eta nire bizitzako motorra. Kontzertu onak eta oso txarrak bizitzea tokatu zait, baina denetatik gordetzen dut nire burmuinean tokitxo bat.
Azkenengoa, The Riff Truckers Gernikako talde rockeroa ikustea tokatzen zen, sanmartinetako zapatuan txosnagunean. Asea jotzen zebilen, txosnagunea leporaino, herriko talde hasiberriarentzat intsulina txute bat. Hau bukatu, Boga bat eskatu eta aurreko ilaretara nire txokoa hartzera murgildu nintzen. Kontzertu indartsua, teknikoki oso fina eta show ikaragarriaz gozatu genuen lagun artean, baina… alboetara begiratu eta deja vu bat bizi izan nuen. Hutsune handiak, eta beti juntatzen garen lau eroak ikustean, orduan planteatu nuen… benetan rocka hilezkorra al da? Ez dago ezta kuriositaterik txosnetatik pasatzeko talde honi aukera bat emateko?
Bergarar guztien etxeetan sartu eta Nirvana, Ramones eta tankera horretako kamisetak dituzten pertsonak bilduko banitu, Munibe plaza lehertu egingo genuke.
----------
Alayn Carazo
Bergara