Beldurraren eta itxaropenaren inguruan, nagikeria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2021ko mai. 28a, 00:00

Garai onak datoz / Edonon entzuten dut / Garai onak datoz / Baina ziur astiro datozela. Neil Youngek idatzi zuen, 1974an, eta Vampire Blues abestiaren letraren zati da.

Alarma egoera kendu zenetik, badirudi dena martxan jarri dela edo martxan jartzeko aukera dagoela, eta hori garai onak datozen seinale da.

Baina orain, dena abian jarri daitekeen honetan, beste birus txiki bat jaio zaigu barruan: nagikeria. Nagikeria honek kulturaren suspertze egoera moteltzea ekar dezake.

Baina alferkeria jaio ala kutsatu egiten da? Nagikeria ez da nortasunaren ezaugarri bat, ohitura hartua baizik. Faktore biologikoek edo nortasun-faktoreek eragina izan dezakete, baina ez dira erabakigarriak. Hala ere, jasotzen dugun hezkuntza motak berebiziko eragina du gure jokabide-ereduetan. Erabakiak gogo-aldartearen arabera hartzen baitituzte. Hau da, amildegian jartzen dute arreta, eta ez zeruertzean (horizontean).

Momentu honetan zeruertzera begiratzeko unea da, eta ez amildegira. Kultura amateurra martxan jartzeko momentua da, piramide kulturalaren euskarri baikara. Beheko makineria martxan jarri behar dugu, hori ez bada gertatzen piramidea ezingo baita mantendu.

Horregatik, utzi dezagun nagikeriaren birusa alde batera, eta hasi gaitezen ibiltzen aurrerantz beldurrik gabe, bide berria baitugu aurrean, oztopoz betea, ziurrenik, baina atzera begiratu ezin dezakegun bidea da. Atzerantz begiratzen duena amildegian behera joango baita.

Kultura gure nortasuna da. Abestea gure nortasuna da. Musika egitea gure nortasuna da. Dantza egitea gure nortasuna da. Ez dezagun nortasun hori desagertzen utzi. Agur, nagikeria!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak