Talde baten zailtasunak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2016ko eka. 10a, 00:00

Talde baten parte izatea zaila da.

Edozein talderen kide izan den pertsona batek ongi daki urteak pasatzen diren heinean bizikidetza, errespetua, fideltasuna, lantaldea... galdu egiten diren balioak izaten direla. 

Eta, hori dela eta, talde horren jarduna aurrera eramateak zailtasun handiak dituela bidean. 

Horregatik, 25 urte, 50 urte... betetzen dituzten taldeak, askotan, ez ditugu guztiz baloratzen. 

50 urte bete dituzten taldeek atzetik 2.600 astetako bizikidetza dute, eta, astean bi aldiz elkartzen badira, 5.200 saio dituzte bizkarrean. 

Hori aurrera eramatea oso zaila da. 

Gaur egun bizi garen gizarte hau konstantzia albo batera uzten ari da. 

Bakoitzak bere buruari gehiago begiratzen baitiogu, eta ez taldeari. 

Egia da gaur egun jendea mila istoriotan sartzen dela, baina goian idatzitako balio horiek berreskuratzea garrantzitsua dela uste dut. Pertsona hobeak izaten lagunduko baitigu.

Oñatiren kasuan, azken urteetan urteurren desberdinak bizi izan ditugu. 

Ganbarak 20 urte, Oñatzek 45 urte, eta, azkena, Oñati Abesbatza: aurten urrezko ezteiak bete ditu. 

Bihotzez zoriondu nahi ditut talde guztiak, baina, bereziki, Oñati Abesbatzakoak, 50 urte ez direlako erraz betetzen. 

Urte asko bizi izan nituen taldean gaztetxoa nintzenean, eta, egia esan, oso oroitzapen onak datozkit burura. 

Eta, noski, asko ikasi nuen beraiekin. 

Beraz, eskerrik asko, bihotzez, Loliri, Imanoli eta kide guztiei, nire lehenengo pausuak zuekin ematen uzteagatik. 

Orain, beste 50en bila. Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak