"Langabeziara kondenatua, gaurko gazteria?"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2013ko eka. 7a, 02:00

Euskal Herriko eta baita Espainiako jendeak ere, 60ko hamarkadan, maleta hartu...

... eta Europara edo Ameriketara jotzen zuen lan eta bizitza hobe baten bila. Horri, 1973an eman zitzaion amaiera, petrolioaren krisiarengatik, Espainiak bizi kalitatean gora egin baitzuen eta etorkinak sorrarazi beharrean hartu egin baitzituen.

Gaur egungo langabezia tasa oso handia da Espainian (5 miloitik gora), eta inork ez zuen espero tasa horietara iritsiko zenik krisiarengatik. 

Baina badago beste datu larriago bat: gazte langabezia %56 inguruan dago gaur egun, eta are okerragoa izango litzateke kanpora joan diren gazteak batuko bagenitu zenbaki honetara. Datuek 300.000 gaztetik gora joan omen direla diote 2008-11 urteen inguruan. 

Egia da datu horien barruan jende azkarra eta ez hain azkarra egongo dela, baina kantitate handia da. Eta gaur egun dugun lan erreforma ikusita, 25 urtetik beherako gazteak, beraien esperientzia faltarengatik, derrigortuta egongo dira langabezian edota erremuneraziotik gabeko praktiketan lanean egotera. 

Gainera, ikerketa munduan egon den diru jaitsierarengatik ere, gazte hauei formakuntza izateko aukera ere asko jaitsi zaie. Orduan, zer ari da gertatzen? "Fuga de cerebros"-era jasaten egongo gara?

Aspaldiko arazoa da hau, baina orain hasi da indarra hartzen prentsan. Gaur egungo gazteak ez dira Europa iparraldeko lurraldeetara bakarrik joaten, baita Europa ekialdeko lurraldeetara. Egia da EBk (UE) 2014rako 6.000 milioiko injekzio bat emango duela gazte langabeziari aurre egiteko. 

Baina, bien bitartean, zer ari da egiten Espainiako Gobernua? Murriztu, murriztu eta murriztu. Orduan, gazteriak honoko galdera hau egiten du: langabeziara kondenatua, gaurko gazteria? Denborak esango du hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak