"Eskerrik asko"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Biain-Bidarte 2012ko mar. 24a, 01:00

Alde batetik, Oñatiko udalbatzari eskerrak eman nahi dizkiot...

... 2 urte igaro eta gero eskaerari kasu egin zaiolako, eta aurreko agintaldian EAJko alkate eta zinegotzi izan diren guztiei egindako akatsak erreflexiona ditzatela eskatzen diet. 

Natra-Zahor eta Ceur artetik Berezaora doan bidean, Natra eta Ceurren artetik errepidea igarotzen den parean espaloi bat edo zerbait egitea eskatzen nien eta EAJkoek bi marra margotu zituzten gora goazela ezkerraldean, baina asko kosta eta gero egin zuten.  

Oncek idatzi zorrotz bat bidali behar izan zien, espaloia dagoen zati bakarrean ezin izaten nintzelako espaloian ibili, bidera atera beharra izaten nuen. Gutxi ikusten dudanez, kamioi batek ni harrapatzeko arriskua dakar horrek.

Horrela, 2010eko ekainean Osalanek txosten luze zabal eta zorrotza egin ostean, 2010eko azaroan ez zuten ideia hoberik izan, eta, Zahorren zaharberritze lanetarako, garabi izugarri handi bat bidearen erdian seinalatu gabe eta segurtasun neurri minimoak betetzen ez zituena ipini zuten, gu, gutxituok, lurrera erortzeko moduan.

Baina, azkenean, heldu da entzun eta jaramon egingo didan norbait, pasabide hori ahal denik eta ondoen konponduta. Eskerrik asko, Mikel; danke schön, sehr geetehr Herr Biain. 

Eta bigarrenik, Zahorreko zaindari diren Julian eta Joserrari ere eskerrak, bere garaian Udalean ukatu zidaten laguntza emategatik pasatu ezinda gelditzen nintzenean.

---------------------------------

Aitor Biain

Oñati

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak