"Lan eta lan"

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Bergaretxe 2013ko urt. 22a, 16:00

Paper aurrean jarrita, badago gure inguruan zertaz idatzi...

... etengabeko mugimenduan murgilduta gaude eta. Bueno, mugitu, batzuk mugitzen dira. Besteak, berriz, eskubideak urratzeko artaziei eragiteko baino ez dira mugitzen.

Urquijo bezala, adibidez. Azkena (oraingoz) ez da txarra izan: parlamentuko presidenteari, Goioaga senatari izatea ekidin dezala eskatu dio. Onartzen du eskubide guztien jabe dela, egin zioten akusaziotik absolbitu zutela… Baina hala ere ez zaio gustatzen. Eta beste behin biktimak erabili ditu aitzakia gisa. 

Atentzioa eman didaten beste berba batzuk, Urkulluk Bilboko manifestazioari buruz esandakoak. Alde batetik, helburu bereko kontzentrazio eta manifestazio askotan egon dela. Agian bai, baina joño, kostatzen zait sinestea.

Bestetik, halako manifestazioak baino hobe dela isileko lana. Eurak egiten ari omen direna bezalakoa. Ez dakit bide bietatik zein den hobea, baina nork esan du bateraezinak direnik? Eta jeltzaleak egiten ari diren lanari buruz, zer esango dizuet ba? Aurretik esandakoa: erabat fedegabea naiz. Ziur dakiguna da PNVk sakabanaketa politika diseinatzen lagundu eta justifikatu egin zuela (eta duela).

Beste batzuei exijitzen dieten bezala, onartuko al dute noizbait okerreko estrategia hartu zutela gai honetan? Mina eta sufrimendua besterik eragin ez duen estrategia krudela. Bide batez, zorionak, Herrira! Zapatukoa, berriz ere, kolosala izan zen eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak