"ETA barik"

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Bergaretxe 2012ko urt. 7a, 01:00

ETAk ekintza armatuak alde batera uzteko hartutako erabakia...

... gehiengo zabal batek pozez hartu duela esatea zuzena dela esango nuke.

Baina hain pozik hartu ez zutenak ere badaudelakoan nago. Eta ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu hainbat eta hainbat lan barik geratzen direla orain: bizkartzain, tertuliano, etologo, Euskal Herriari eta Euskal gatazkari buruzko "adituak"…

Egia esan, ez didate pena handirik ematen. Alde batetik, ez zaizkit oso sinpatiko egiten; eta bestetik, ziur konpontzen direla besteon kontura bizitzen jarraitzeko. Hala ere, eurongatik ez, baina eskaini dezaketen zerbitzua ona izan daitekeelakoan, proposamen bat egitera ausartzen naiz.

Zergatik ez erabili lanik gabe geratuko diren bizkartzain horiek mehatxupean bizi diren emakumeak babesteko, adibidez? PSOE edota PPko hautetsiek beste mereziko dute, ezta? Gainera, azken urteetan, bortizkeria matxistak askozaz biktima gehiago eragin ditu, politikoak baino. Eta eragiten jarraitzen ditu.

Hori bai, hau onartzekotan, mehatxatzaileak zaindu ditzatela, eta ez biktimak. Izan ere, emakume hauek nahikoa sufritzen dute bestela ere, gainera inguruan horrelako "motxila" bat jasan behar izateko.

Honek bere alde txarrak ere badauzka, jakina. Besteak beste, bide honetatik Oreja eta antzekoak aberasten jarraituko dute.

Txanpon guztiek dute bi alde eta, ezin dena norberaren gustura atera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak