"Lanera berriz"

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Bergaretxe 2011ko ira. 6a, 02:00

Bukatu dira oporrak, eta gehienok lanera itzulita izango gara (lana dugunok behintzat).

Udako berriei erreparatuz, aurrekoetan suteek izaten zuten lehentasuna ekonomiak hartu du aurten. Horretan ezjakin hutsa naiz, baina azkenaldian entzun eta ikusitakoari kasu eginez, ez dakit aditu bezala agertzen direnek ere asko gehiagorik dakiten. Batzuek oso ondo azaltzen dute gertatutakoa (pasa eta gero, jakina), baina ez dirudi inork dakienik datorrena ikusten, ez eta sortu duten hondamena konpontzen. Ala ez zaie konpontzerik komeni?

Politika ere normalean baino presenteago egon da udan. Ez gaude alferrik hauteskunde oste-aurre aroan. Eta gura ala ez (eurek zein besteek), BILDU izan da protagonista nagusienetako bat. Espero bagenuen be, izugarria da ezartzen ari zaien presioa. Hitz eta keinu bakoitza lupaz begiratu, neurtu, pisatzen dute. Edozeinek hartzen du zer, noiz eta nola egin behar duten esan ez ezik, exijitzeko eskubidea. Mehatxuak ere ez dira falta izan. Datozen hauteskundeetan ere epaitegiei begira egon behar ote dugu?

Eta bitxikerien artean, PNVren ateraldiak. Hauteskunde koalizioari uko egiteko eman duten arrazoi (aitzakia) piloaren artean, zera: BILDUk ez zuela koalizio hori nahi (ez zuten ba beraiek proposatu?). Garitanoren aurkako balizko mozioa errefusatzeko ere, azalpen xelebrea eman dute: horixe gurako omen lukeela BILDUk, gobernutik egotziak izatea, alegia! Harrapazan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak