Anjel Bergaretxe: "Ez da nahikoa"

Erabiltzailearen aurpegia Anjel Bergaretxe 2011ko ots. 24a, 01:00

Hau da azken hilabeteetan ezker abertzaleak edo ETAk emandako pauso bakoitzaren aurrean...

... PSOEk eta PPk emandako erantzun ia automatikoa.

Berdin erantzun dute PNVk eta baita neurri baten Aralarrek ere. Eta antza denez, azken bi alderdi hauek gustua hartu diote esaldi horri, eta orain EAri ere aplikatu diote.

Baina jakina, behin gustua hartuta, ezin horrekin bakarrik geratu, eta errepertorio osoa jaurti diote: ezker abertzalearekiko harremanak apurtu behar dituela, alderdia deuseztatu behar dutela…

NaBairen asmoa Nafarroara aldaketa eramatea ei da. Aldiz, oraingoen metodo berdinak erabiltzen dituztela ikusirik (xantaia, inposaketa, bazterketa…), zaila egiten da aldaketan sinistea. Zaila egiten zaidan bezala eskumako alderdi baten helburua "eskuma gobernutik kentzea" izan daitekeenik. Beste eskuma bat jartzeko ez bada, noski.

Bestalde, hartutako bidea ez dakit egokiena den sostengua handitzeko. Eskolan nenbilela, behintzat, kopuru handiagoa lortzeko egin beharrekoak batuketa eta biderketa ziren. Azkenaldian, berriz, kenketa eta zatiketa besterik ez dut ikusten Nafarroan. Lelo zahar batek "zatitu eta garaituko dituzu" dio, baina ez dut uste norberaren burua zatitzeaz ari denik. Pozik eta esku igurtzika imajina ditzakedan bakarrak, NAFARROA BAI barik NAVARRA SI (antivasca y española, jakina) bultzatzen dutenak dira. Lastima!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak