Eta beste horrenbeste sartu dira lehen aldiz zirkuluan. Zabaldu dizkiete ateak lagun bihurtuko diren ezezagunei, ohitura berriei, barreei, negarrei, euforia egunei, egun monotonoei, ostegun luzeei, garai gogorrei, Gabonak lapurtzen dizutenaren sentimenduari… Arima eta bizipen berrien beroak astinduko ditu, eta ezinbestean eraldatu, korronteek itsasoa nola. Aurretik daukate garai bakar eta berezi bat, Katixa Agirrek bere eleberrian narratzaileari jartzen dizkion hitzetan: "Bizitzaren bertsio intentso eta hala ere amable bat".