Baina oreka galtzeak badu ederretik. Agian erori izan ez bagina ez genizkiolako gure errutinari bost minutu lapurtuko zeruko izarrei beha egoteko; ez geniokeelako ezetzik emango inertziazko eginkizun hutsal bati betetzen gaituzten hitzak, muxuak, laztanak jasotzeko; ez genukeelako behar beste baloratuko milaka argi urtetara dauden izarren distira iristen zaigun eran, kilometrotan urrun egonda ere beren maitasuna helarazten digutenen berotasuna.
Lantzean behin, gure zaurien zainketa beste esku batzuei uztea badelako autozainketarako bide bat. Esku horiek zeintzuek une batez ahulak izaten uzten gaituzten, inongo epairik gabe; baina momentua iristean zutik jartzeko behar dugun bultzadatxoa ematen diguten, aurrera jarraitu behar dugula gogoraraziz.
Gauaren iluntasunean ikusten dugu garbien izarren argia, baina egon beti daude. Eta beharbada, erortzeari esker deskubritu duzu zu zeu ere uste baino distiratsuagoa zarela.