"Zorionak, Arrasate Eskubaloi"

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Azpiazu 2013ko mai. 18a, 02:00

"Goazen, goazen, mondra, mondra txapeldun"...

... hau izan da joan zen asteburuan gehien errepikatu zen leloa, oraindik gure eztarriek urraturik jarraitzen dute eta belarrietan doinuaren oihartzuna entzuten da. 

Azkenean bai, lortu duzue! Arrasatera merezitako garaipenaz itzuli zarete. Gu jarraitzaileok harro gaude. Esfortzuaz noraino hel daitekeen erakutsi diguzue. Santoñako kiroldegiaren giroa oso latza izan arren, eta presio gogorra jasan arren, hor agertu zarete zuek, tinko, denoi erakusten nola jokatzen duzuen, benetan talde trinkoa zaretela.

Momentu hunkigarriak igaro ditugu egun hauetan, bihotza dardarka sumatu dugu, urduritasuna nagusi izan da gure artean, amorrua ere batzuetan, baina azkenean zuen eta gure aurpegietan zorion malkoak ageri dira. Irabazi dugu! Lehenengo mailara igo gara !

Zorionak ere talde honen atzean isil-isilik lanean diharduzuenoi: entrenatzaileoi, zuzendaritza taldekooi, Iturripera zuen taldea animatzera joaten zaretenoi, e.a.

Disfrutatu eta gozatu garaipen honekin. Zorionak eta mila esker Arrasate eskubaloi osatzen duzuen guztioi! Animo, Jorge!

--------------------

Arantza Azpiazu

(Jarraitzaile bat)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak