"Hirigune historikoa koloretan"

Krisiaren ondorioz eman den egoera  ezkor eta tamalgarriaz...

... baliatu eta sormenari eta sortzaileei ezker,  erdiguneak aldaketa aberasgarria jaso du Hirigune historikoa koloretan ekimena dela eta. Ez da txantxa, Britainia Handia lehenengoetarikoa izan zen, sormen edo kultur industriek lor dezaketen hazkunde ekonomikoaz ohartarazi eta hainbat proiektu praktikan jartzen, bide batez, emaitza paregabeak lortuz.

Europar Batasunak, ia urtero, industria mota honen eraginez lorturiko hazkunde txostenak kaleratzen ditu. Uste dezakegunaren baino garrantzitsuagoa da. Zehazki, herriko ekintza honen bitartez bisitariak erakartzea espero da, eta horrela izango da ziurrenik beharrezko zabalpena emanez gero. Horra hor adibidea, horrelako ekintza txiki batek, herrian izan dezakeen eragina garrantzitsua izatera iritsi daiteke.

Horrela izanik,  haratago jo beharko genuke. Sormen industriak herri mailan praktikan jarri ditzakegun hainbat proiektuen oinarri izan daitezke. 

Sortzailerik ez da falta Bergaran. Betidanik herria bere kultur maila handiagatik ezagutu izan da eta berandu baino lehen, balore hori, herriari bizitasuna itzultzeko erabili beharko genuke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak