"Bideo-jokoak eta Komunikaldiak"

Bideo-jokoak Euskal Herrian da aurten, besteak beste, Huhezi...

... Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak erabiliko duen gaia Komunikaldien jardunaldia jorratzeko. Duela aste batzuk, jardunaldia aitzakia hartuta, erreportajea argitaratu zuen GOIENAk, eta bertan bideo-jokoen sektorea sektore produktibo indartsua izatearen arrazoiak aipatu ziren. Sektore berria, gaztea, teknologikoki puntakoa, berrikuntza dakarrena eta ikerketa bultzatzen duena da, eta bidez batez, hainbat sektoreetan aplikagarria dena, besteak beste, hezkuntzan, industrian, hedabideetan...

Bizkai aldean dagoeneko jabetu dira sektore honek eragin ditzakeEn onurez eta azken urteetan antolatu dituzte hainbat jaialdi, ekimen eta azken zutabean aipatu nuen bezala, sektorean oinarrituriko unibertsitate ikasketak abian dira duela bi urte. 

Komunikaldiak izan daitezela gure ibarrean eta, bide batez, Gipuzkoa osora industria  honen garrantzia zabaldu eta hainbat ekimenen abiagune izan dadila. Gauzatu eta jardunean diren proiektuen ordezkariak bertan arituko dira, besteak beste, nazioarteko kasu praktikoez. Ea ba, abaguneaz baliatzen garen, aukera aparta da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak